XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zeruko erresumak iduri izanen ditu hamar birjina, beren lanpak harturik, ezkont-berrien biderat joan zirenak.
Heietarik bortz erhoak ziren, eta bortz zuhurrak.
Bortz erhoek lanpak hartu zituzten, bainan ez oliorik berekin.
Zuhurrek aldiz lanpekin batean olio-untziak hartu zituzten.
Eta nola ezkont-berriek berantzen baitzuten, denak logaletu eta lokhartu ziren.
Bainan gauerditan oihu bat aditu zen:
Orduan birjina hek guziak jeiki ziren eta beren krisailuak adelatu zituzten.
Eta erhoek erran zioten zuhurreri:
Zuhurrek ihardetsi zuten
Erosterat joan ziren artean, ezkont-berria jin zen, eta prest zirenak harekin sartu ziren ezteietarat eta athea hetsi zen.